Blogia
alfontso

Haur baten ametsa

Haur baten ametsa Gimnasia erritmiko zaletasuna txikitatik datorkio Iruneri. Hiru urte baino ez zeuzkanean amari soinketa egitera eramateko eskatu zion.

Nola hasi zinen gimnasia erritmikoa egiten?

Hiru urte neukala, eskola hasi bezain laster, amak ballet talde batean nire izena eman zuen. Hala ere, nik telebista ikusia neukan gimnasia erritmiko saio horietako bat eta liluratuta geratu nintzenez horra aldatzeko amari eskatu nion. Zubialde kiroldegian ekin nion gimnasiari lehen aldiz.

Profesional mundura sartzeko aukera izan duzu?

Zubialden nengoelarik beste talde batera paseatzera eskaini zigun. Talde horretan, beste irakasle batekin, lehiaketarako prestatzen ari ziren. Amaren aburuz gogorregia zen 6 urteko ume txiki batentzako. Azkenean Zubialdera joateari utzi nion eta Santurtziko polikiroldegian, lasaitasun handiz jarraitu nuen nire zaletasunarekin.

Noizbehinka nahasten dira erritmikoa eta artistikoa, jendeak ez dakiela biak ondo bereizten esan nahi dut. Zein alde daude haien artean?

Artistikoan indarra da osagai garrantzitsuena. Joko Olinpikoetan gehien ikusten duguna, jauzi-zaldi, zaldi arkudun, eraztunak eta beste aparailu batzuekin egindakoa. Erritmikoak, ordea, balletarekin zerikusia dauka, uztaia, zinta edo baloia erabiltzen ditugu.

Gero eta gazteagoak ikusten ditugu lehiaketan, zein da adin onena gorenera heltzeko?

Hamar uretik gora hasiko balitz ume bat gimnasia egiten, aukera gutxi geratuko litzateke zerbait egiteko mundu elitista horretan.

Gimnastak zein baino meheago daude. Hori normala da ala anorexiarekiko lotuta dago?

Orain ez da duela gutxi arte bezain gogorra. Dena den, argala izatera behartzen zaituzte txapelketara joan nahi baduzu.

Maila goikoak egun osoa etxetik kanpo egon behar dira, familia ikusi barik, kaltegarria da hori ume batentzat?

Uste dut gurasoentzat umeentzat baino dela arazo larriena, izugarri gustatzen zaizunari ekitera behartuta zaude jo eta su. Badakizu gustuko lekuan aldaparik ez.

0 comentarios