Nire bidaiari profila.
Baten batek urtero eguzkiaren inguruan buelta bat ematen dugula erran zidanetik horrekin nahikoa litzatekeela uste dut. Hala ere, eki ingurura ez ezik beste leku batzuetara ere joatera behartuta nago, familia dela medio.
Egiten ditugun bidaien artean hiru mota bereiziko nituzke. Mota haietako bakoitzak nire izaera moldatzen du.
Erran behar da hiruretatik bat zahartua geratu dela. Orain dela urte batzuk, seme-alabak txikiak zirenean, kostaldeko hotel batera joaten ginen "dolce far niente" egitera. Batzuen ustez aukera hau ulertezina da, baina umeekin urte osoan, janariak prestatzen eta etxeko eginbeharretan nekatu ondoren, eskertzen da ardura horiek besteren esku uztea.
Geratzen zaizkigun beste biak, bata bidaiak luzeak dira eta bestea autoz egin daitezkeenak.
Lehenengoetan bidaia-agentzia baten esku uzten dut ardura eta oro har erran daiteke bidaia osoa artzainaren (barkatu gidariaren) atzean egiten dugula. Dena den, ez litzateke zilegi izango horrek dituen abantailak ez aipatzea. Profesionalen bitartez kudeatuta dauden bidaiekin denbora luzatu egiten da, hala garraioetan nola jatetxeetan gure zain egoten dira gidari eta zerbitzariak. Horrelakoetan ilaretako egonaldi aspergarriak saihestu egiten dira.
Azkenerako autoz egindakoak utzi ditut. Joan baino lehen nora joango garen, toki interesgarriak zeintzuk diren, non lo egin dezakegun eta abar xerkatu ohi dugu Interneten.
Erabili ohi dudan gu hori, emaztea eta biok gara, taldean ibiltzea nire gustuko ez da eta.
1 comentario
Manul -
Irudipena daukat bide zail eta korapilotsuetan barneratzea duzula gustuko. Ez da jokabide txarra baina bere arriskuak ere baditu. Testu honetan, adizbidez, gauza askotxo aurkitu ditut nolabaiteko orraztua beharko luketenak. Saiatu naiz nire zuzenketa iradokizun guztiak inprimatutako orrian ahalik eta argien azaltzen, baina ez dakit dena ulertzeko modurik izango duzun. Dena dela, ahalegindu zaitez testua birpasatzen eta zuzendu beharrekoak zuzentzen.