Irudimena hegan
Goizaldeko laurak izango ziren etxetik irten nintzenean. Ohi bezala etxez etxe egin nuen ibilbidea eskifaia biltzeko asmoz. Bostetan denok Andra Marin geunden eta arrantza egitera itsasoratu ginen. Bi hilabete txo izendatu nindutenik pasa izan arren, hamalau urteko mutila izanez, gogo handiz ekiten nion lanari.
Bapore motorraren zaratak brankaren kontra olatuek egiten zuten zarata estaltzen zuen. Kresalaren usaina, gaztea izan arren, ia ez nuen nabaritzen aitaren txanelean sarritan kaian barrena ibilia bainintzen.
Ordu haietan iluntasunaren menpe bizi ginen, garai hartako itsasontzietan argindarrik ez baitzegoen eta petroliozko kriseilu bat baino ez zegoen. Zerua, zorionez ez zegoen lainotsua eta izarrei esker patroiak helburura ginderamatzan.
Sareak eta bestelako tresnak ondo apainduta zeudenez, marinelek erretzen eman zuten astia. Oso isilak baziren ere, Roke agurea izan ezik, nirekiko harremanak ezin hobeak zirela esan zitekeen eta hori dela eta ni beraiei laguntzera joateko beti prest nengoen. Horretan nenbilen gertatu zenean.
Doinu ezagun bat genentzuenean zirrara ikaragarria egin zigun, oso artega ibili ginen doinu horrek zer esaten nahi zuen baikenekien.
Menditik zetorren doinu horrek zelatariak balea zekusala esan nahi zuen eta gu lehenengoak ginen.
3 comentarios
manul -
Dena dela, zure irakaslea naizen aldetik esan beharra daukat zure testuan tarteka-marteka akats morfosintaktiko batzuk ere aurkitu ditudala. Ez da hau lekurik egokiena akatsok komentatzeko. Klaserako utziko dugu.
Maite berriro -
Maite -
Beno ba, zure testua asko gustatu zait niri ere, aitaren istorioak gogoratu ditut irakurtzean. Bihar arte!