Blogia

alfontso

Nightmare Nostrum

Nightmare Nostrum

Erlojua goizaldeko seiak ematear zegoen. Egunero bezala altxatu beharra neukan. Galtzak bete lan nenbilen egun haietan, hori dela eta gau osoa begiak bildu ezinik eman nuen.

 

Altxatu, dutxa hartu, jantzi eta kafea hartu ondoren etxetik irten nintzen lanera joateko asmoz. Arraroa iruditu zitzaidan beharginak eskaileretan ikustea, nik baino askoz ere goizago lanari ekin baitzioten.

 

Igogailua aldatzen ari ziren eta lana amaitzeko bi hilabeteko epea zeukatenez, zenbat eta goizago lanak hasi orduan eta lehenago bukatuko zutela pentsatu nuen.

 

Eskaileretatik jaitsi behar izan nuen egunero bezala, hala ere, egunero ez bezala, bosgarren pisura heltzerakoan hesi batekin egin nuen topo. Hesiaz bestalde ez zegoen ezer, eskailerak desagertu egin ziren eta.

 

Zer egin jakin barik geratu nintzen. Bat-batean horma zulatuta zegoela konturatu nintzen eta horman barrena zihoan pasabidea ikusi ahal izan nuen. Lau ohol baino ez zituen pasabideak inolako babeslekurik gabe. Etxeko fatxadatik ibili behar izan nuen. Beherantz begiratzean hankak dardarka hasi ziren eta zangoekin batera pasabidearen oholek mugitzeari ekin zioten.

 

Oreka galdu nuen lurrera eroriz, oholei heltzen saiatu nintzen baina alferrik, erortzen nintzen bitartean auzokideak bere eginbeharretan ikus nezakeen, erorketa motela nahiz saihestezina zen. Zorua jotzeko zorian nengoenean ordulariak seiak jo zuen.

Haur baten ametsa

Haur baten ametsa

Gimnasia erritmiko zaletasuna txikitatik datorkio Iruneri. Hiru urte baino ez zeuzkanean amari soinketa egitera eramateko eskatu zion.

Nola hasi zinen gimnasia erritmikoa egiten?

Hiru urte neukala, eskola hasi bezain laster, amak ballet talde batean nire izena eman zuen. Hala ere, nik telebista ikusia neukan gimnasia erritmiko saio horietako bat eta liluratuta geratu nintzenez horra aldatzeko amari eskatu nion. Zubialde kiroldegian ekin nion gimnasiari lehen aldiz.

Profesional mundura sartzeko aukera izan duzu?

Zubialden nengoelarik beste talde batera paseatzera eskaini zigun. Talde horretan, beste irakasle batekin, lehiaketarako prestatzen ari ziren. Amaren aburuz gogorregia zen 6 urteko ume txiki batentzako. Azkenean Zubialdera joateari utzi nion eta Santurtziko polikiroldegian, lasaitasun handiz jarraitu nuen nire zaletasunarekin.

Noizbehinka nahasten dira erritmikoa eta artistikoa, jendeak ez dakiela biak ondo bereizten esan nahi dut. Zein alde daude haien artean?

Artistikoan indarra da osagai garrantzitsuena. Joko Olinpikoetan gehien ikusten duguna, jauzi-zaldi, zaldi arkudun, eraztunak eta beste aparailu batzuekin egindakoa. Erritmikoak, ordea, balletarekin zerikusia dauka, uztaia, zinta edo baloia erabiltzen ditugu.

Gero eta gazteagoak ikusten ditugu lehiaketan, zein da adin onena gorenera heltzeko?

Hamar uretik gora hasiko balitz ume bat gimnasia egiten, aukera gutxi geratuko litzateke zerbait egiteko mundu elitista horretan.

Gimnastak zein baino meheago daude. Hori normala da ala anorexiarekiko lotuta dago?

Orain ez da duela gutxi arte bezain gogorra. Dena den, argala izatera behartzen zaituzte txapelketara joan nahi baduzu.

Maila goikoak egun osoa etxetik kanpo egon behar dira, familia ikusi barik, kaltegarria da hori ume batentzat?

Uste dut gurasoentzat umeentzat baino dela arazo larriena, izugarri gustatzen zaizunari ekitera behartuta zaude jo eta su. Badakizu gustuko lekuan aldaparik ez.

Nire bizitzako unerik larriena

Nire bizitzako unerik larriena

Egunero egiten ditugun zenbait gauzak, arruntak badirudite ere, beldurra emateko gaitasuna daukate. Guretzat egunerokoak direnak beste lagun batzuentzat ezinezko bihur litezke.

 

Pentsatze hori duela hilabete pare bat otu zitzaidan. Bartzelonatik etorritako lagun batekin metrorantz abiatu ginen, eskailera mekanikoak igotzear prest nengoenean nire adiskide geldituta geratu zen eta kontu handiz eskailerara pasatzeko pauso txiki bat eman zuen.

 

Esan behar da lagun hau hogeita hamabost bat urteko mutila dela eta bere hirian, Bartzelonan hain zuzen ere, hemen baino mota horietako eskailerak daudela. Hala ere burmuinak noizean behin halako alukeriak egiten dizkigu. Buruan eroriko garen pentsamenduak sartzen zaizkigunean, jausi egiten gara halabeharrez. Ez da beharrezkoa behaztopa bat egin, beldurrak berak hankak dardarka egiten hastea lortzen baitu.

 

Duela gutxi nire aurrean zebilen adinetako emakume bat, Areetako metroko eskaileretan oreka galdu zuen niregana eroriz, eskerrak harrapatu nuela! Oihuka hasi nintzen eta metroaren arduradun batek eskailerak geldiarazi zituen. Bakarrik ibili balitz edo beste nagusi baten kontra jo balu istripua are larriago izango zen. Gaitz erdi zenbait harramazka soilik geratu ziren hanketan.

 

Txikitatik halako eskailerak erabili ohi ditut eta igotzear geldiune bat ere ez dut egin. Esan nezake hirian ondo moldatzen dudala, kaletar peto-petoa naizela. Dena den bizi naizen habitatetik ateratzen nauten bakoitzean Airbag-en eraztuna baino galduago ibiltzen naiz.

 

Gaur kontatuko dizuedan pasadizoa euskararekin lotuta dago. Euskaraz idazteko zaila egiten bazait, are gogorrago hitz egiteko momentuan. Nekeza hori leuntzeko barnetegi batera joatea aukera paregabea izaten da. Dakigunez euskarak mendiarekin harreman estua dauka eta euskaltzale eta mendizale hitzak baliokideak omen dira. Beraz, mendira igo behar zuen.

 

Bakaiku, Nafarroako Sakonan kokatuta dagoen herri txiki bat da, ia Urbasako mendilerroa hegalean eta betiko lez ostiralean iritsi ginen gaua baserrian pasatzera. Aurreko egunetan gauez lan egin nuenez, barikukoan begirik ezin itxi eman nuen gau osoa.

 

Lo egiteke abian jarri nuen, goizeko bederatziak jota izanez. Inoiz ez neukan inolako arazorik gorantz joateko eta horrez gain bidea ez zen zaila handiko horietakoa, hala ere, pixkanaka-pixkanaka abaildurak hezurretarainoko bide jo izaten zuen.

 

Done Mariako bordan hamaiketako egin ondoren itzulerari ekion genion, taldearekin batera banenbilen ere, erabat bakarrik nekusan neure burua. Amildegia hurbil zegoenez bailara oso ondo ikus nezakeen eta horrek bertigoa eragin zidan. Indarrik gabeko hankekin eta ikusmina galtzear nengoenean sabelak marru egiten hasi ziren. Irudi bat baino ez neukan buruan: amildegitik eroriz. Beldurrari aurre egin nion neure buruari beldurrak esanez: ez zaidala axola, hiltzeko egun aproposa dela, eta abar. Xedea erdietsi nuelakoan nengoen, alabaina beldurra nire zain zegoen.

 

Bostehun bat metro aurrerago jaisteko abiapuntura heldu ginen. Hantxe, haitz batetik, ibarren bistak ezin hobeak zirela esan zidaten. Dena den, eskaintzari uko egin nion. Laster bidea begiratokia baino askoz ere beldurgarriagoa zela ulertuko nuen.

 

Zetak egiten hasi nintzen jaitsiera, baina ikusten nauenak beldur handia sartu zidan, nerbioen eraginez muskulu guztiak paralizatu zitzaizkidan.

 

Ez dut ondo gogoratzen une estu eta larri hartan gertatu izan zela. Nire begietan jendea hurbiltzen agertzen da, zerbait esaten didate, geroxeago joan egiten dira berriro etortzeko. Dena nahastua zentzugabeko amesgaiztoa bailitzan.

 

Beldurrak akabatzen nengoela eta ez zuela aurrera segi merezi ziren pentsatzen nuen bakarra.

 

Ez dakit nola baina handik ateratzea lortu zuten eta inoiz ez zen horretaz berba egiten.

Irudimena hegan

Irudimena hegan

Goizaldeko laurak izango ziren etxetik irten nintzenean. Ohi bezala etxez etxe egin nuen ibilbidea eskifaia biltzeko asmoz. Bostetan denok Andra Marin geunden eta arrantza egitera itsasoratu ginen. Bi hilabete txo izendatu nindutenik pasa izan arren, hamalau urteko mutila izanez, gogo handiz ekiten nion lanari.

 

Bapore motorraren zaratak brankaren kontra olatuek egiten zuten zarata estaltzen zuen. Kresalaren usaina, gaztea izan arren, ia ez nuen nabaritzen aitaren txanelean sarritan kaian barrena ibilia bainintzen.

 

Ordu haietan iluntasunaren menpe bizi ginen, garai hartako itsasontzietan argindarrik ez baitzegoen eta petroliozko kriseilu bat baino ez zegoen. Zerua, zorionez ez zegoen lainotsua eta izarrei esker patroiak helburura ginderamatzan.

 

Sareak eta bestelako tresnak ondo apainduta zeudenez, marinelek erretzen eman zuten astia. Oso isilak baziren ere, Roke agurea izan ezik, nirekiko harremanak ezin hobeak zirela esan zitekeen eta hori dela eta ni beraiei laguntzera joateko beti prest nengoen. Horretan nenbilen gertatu zenean.

 

Doinu ezagun bat genentzuenean zirrara ikaragarria egin zigun, oso artega ibili ginen doinu horrek zer esaten nahi zuen baikenekien.

 

Menditik zetorren doinu horrek zelatariak balea zekusala esan nahi zuen eta gu lehenengoak ginen.

Etimologiaz

Txortan egin hitza ingelesetik zetorrela entzunda neukan eta interneten arakatuz zera da aurkitu dudana:

Txortan egin:
Kontatzen dabe lehen mariñelak (euskal mariñelak) munduan zihar ebizela
txortan egin esamoldia asmatu ebela.
Mundu zabaleko portuetara aillegatzen ziranian putetxietara juaten ei ziran
zuzenian. Eta hantxe, atian "short time or long time" esaten zetsen. eurak,
diru gitxi edo eta beti short time aukeratzen eben.
xortaim, xortain, txortain, txortan .....
Ze gustau jatzue? Neri asko

 

Jatorrizko euskaraz utzi dut, nirea baino askoz ere gustatzen zait eta.

Badirudi bertsio hau kostaldeko biztanleen artean oso zabalduta dagoela.

Nire bidaiari profila.

Nire bidaiari profila.

Baten batek urtero eguzkiaren inguruan buelta bat ematen dugula erran zidanetik horrekin nahikoa litzatekeela uste dut. Hala ere, eki ingurura ez ezik beste leku batzuetara ere joatera behartuta nago, familia dela medio.

Egiten ditugun bidaien artean hiru mota bereiziko nituzke. Mota haietako bakoitzak nire izaera moldatzen du.

Erran behar da hiruretatik bat zahartua geratu dela. Orain dela urte batzuk, seme-alabak txikiak zirenean, kostaldeko hotel batera joaten ginen "dolce far niente" egitera. Batzuen ustez aukera hau ulertezina da, baina umeekin urte osoan, janariak prestatzen eta etxeko eginbeharretan nekatu ondoren, eskertzen da ardura horiek besteren esku uztea.

Geratzen zaizkigun beste biak, bata bidaiak luzeak dira eta bestea autoz egin daitezkeenak.

Lehenengoetan bidaia-agentzia baten esku uzten dut ardura eta oro har erran daiteke bidaia osoa artzainaren (barkatu gidariaren) atzean egiten dugula. Dena den, ez litzateke zilegi izango horrek dituen abantailak ez aipatzea. Profesionalen bitartez kudeatuta dauden bidaiekin denbora luzatu egiten da, hala garraioetan nola jatetxeetan gure zain egoten dira gidari eta zerbitzariak. Horrelakoetan ilaretako egonaldi aspergarriak saihestu egiten dira.

Azkenerako autoz egindakoak utzi ditut. Joan baino lehen nora joango garen, toki interesgarriak zeintzuk diren, non lo egin dezakegun eta abar xerkatu ohi dugu Interneten.

Erabili ohi dudan gu hori, emaztea eta biok gara, taldean ibiltzea nire gustuko ez da eta.

Aurkezpena

Horrela hasten da Alfontsoren bloga. Nola amaituko den beste kontu izango da, baina hasieran ilusioz beteta ekin diot idazteari.

Blog honen zergatia euskaltegiko kideekin euskara idatzia lantzeko izango da. Badirudi EGA-ren idazlana gainditzeko trebezia handia lortu behar dugula, eta horretarako baliabide guztiei ongietorria egiten diet.

EGA zer den ez dakienentzat CACA bezalakoa dela esango nieke. Eta ez bata, ez bestea jakin ez dakitenari Alkainek esan diezaiela. (Sakatu hemen)